sábado, 23 de mayo de 2015

EUREKA

3.eta 4. mailakoak EUREKARA joan gara. Bertan planetariuma ikusi eta eguzki sistemari buruz dakiguna finkatu egin dugu. Tailerra ere egin dugu gaua eta eguna nola sortzen den ikasiz, iparrorratza nola erabiltzen den ere ikasi dugu eta eguzki erlojua ere osatu dugu. Irteera bikaina.

viernes, 15 de mayo de 2015

BIDE HEZKUNTZA

Maiatzaren 14ean Okendoko kultur etxera joan gara. Busa hartu dugu eta primeran joan gara, lasai eta txintxo. Okendon ezagunak ditugun udaltzaingoak zain ditugu eta eskola guztien artean egindako bide hezkuntzaren inguruko marrazkiak ikusi eta gure bozka eman dugu. Bestalde, liburutegian primeran ibili gara asmakizunetan, liburuak bilatzen eta galderak erantzuten.....