sábado, 23 de mayo de 2015

EUREKA

3.eta 4. mailakoak EUREKARA joan gara. Bertan planetariuma ikusi eta eguzki sistemari buruz dakiguna finkatu egin dugu. Tailerra ere egin dugu gaua eta eguna nola sortzen den ikasiz, iparrorratza nola erabiltzen den ere ikasi dugu eta eguzki erlojua ere osatu dugu. Irteera bikaina.

viernes, 15 de mayo de 2015

BIDE HEZKUNTZA

Maiatzaren 14ean Okendoko kultur etxera joan gara. Busa hartu dugu eta primeran joan gara, lasai eta txintxo. Okendon ezagunak ditugun udaltzaingoak zain ditugu eta eskola guztien artean egindako bide hezkuntzaren inguruko marrazkiak ikusi eta gure bozka eman dugu. Bestalde, liburutegian primeran ibili gara asmakizunetan, liburuak bilatzen eta galderak erantzuten.....

jueves, 23 de abril de 2015

viernes, 27 de marzo de 2015

OPORRETARA GOAZ!!!!!!!!!!!!!!

Gaur azken eguna dugu, oporretara goaz. Baina, esan dugun bezala norbaitek gurekin konpartitu nahi badu argazkiren bat, komentarioa.... Hona hemen aukera.

martes, 24 de marzo de 2015

MARRAZKIAK

Oso marrazki bikainak egin ditugu. Ikusi nahi..............!!!!!!!!!!!! Baditugu aholku batzuk gutxigo kutsatzeko. 4. mailako ideiak jaso ditu gure agenda 21eko arduradunak.
Klikatu gainean: 

lunes, 23 de marzo de 2015

MUGIKORTASUNA

Gure lagunak mugikortasunari buruz lan polita egin du eta denontzat lagungarria izan daiteke.


domingo, 22 de marzo de 2015

ASTELEHENA, MARTXOAK 23

Zer moduz zuen marrazkiak? Argazkiak ateratzen baditugu eta konpartitzen baditugu, zer iruditzen????

lunes, 16 de marzo de 2015

ASTEARTEA, MARTXOAK 17

NIRE AUKERAK ERAGINA DU!!!!!!!!

Eskola agenda 21eko fitxa bete behar duzue, bakoitzak berea. Ondoren, taldean partekatu eta azkenik talde handian eztabaidatu.
Hau bukatzean, marrazkia egin behar duzu: MUGIKORTASUN JASANGARRIA . Gogoratu irudimena erabili,!!!!!

MUGIKORTASUNA

Animo, aste motza dugu eta hurrengo klasean mugikortasunari buruz arituko gara. Emandako materiala jorratu eta agenda 21eko marrazki irabazlea egingo dugu.


sábado, 7 de marzo de 2015

AQUARIUM

Aquariumen egon gara 3. eta 4. mailakoak. Eguraldi bikaina eta bisita zoragarria, ezta!!! Hemen atera ditugu argazki batzuk, ezin ziren gehiegi atera baina ideia bat egiteko, hemen gaude!!!

domingo, 1 de marzo de 2015

GOGORATU BARATZA...

Bihar martxoaren 2an BARATZARA goaz. Gogoratu, aspaldian ez gara joan, ea nola dauden tipulak....

martes, 3 de febrero de 2015

HIRIA-HERRIA

Kaixo!!!
Hasi gara gai berrriarekin eta elkarrekin antolatuko dugu. Non bizi zareten aztertuko dugu, non dagoen kokatuta, nolakoa da.... Horretarako zuen laguntza behar dugu, argazkiak atera zuen herriari, auzoari....

viernes, 16 de enero de 2015

ANIMALIEKIN AMAITZEN

Animalien gaia amaitzera goaz." Gure lanak"atalean klikatzen baduzue zuen lanak azaltzen dira erabat bukatuta. Erakutsi etxekoei eta azaldu zenbat ikasi duzuen animalie buruz. ZORIONAK ! LAN BIKAINAK!