martes, 28 de octubre de 2014

DIETA OSASUNGARRIA

Honez gero badakigu zer den dieta osaungarria . Ausartuko zinateke errezeta osasungarria asmatzen? Eta Kirola asko  egiten duen gizonezko (40 urte) batentzat MENU osasungarria?
ANIMATU eta astelehenean ikusiko ditugu.



Bestalde, amarekin edo aitarekin erosketak egitea joaten bazara fijatu zaitez zer jaki  sartzen dituzuen poltsan eta zerrenda bat egin.

martes, 21 de octubre de 2014

GALDERAK

Honezkero ikasi dugu zer den dieta , elikagaiak eta mantenugaiak. Ea gai zaren honako galdera hauek erantzuteko:

jueves, 16 de octubre de 2014

GURE MENUAK

Gogoratu aste honetan zehar apuntatu  egin behar duzuela egunero hartzen duzuen gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta afaria.
Hurrengo astelehenean aztertuko dugu denen artean ea NOLA ELIKATZEN garen.

domingo, 12 de octubre de 2014

Osasuna eta dieta

Honezkero, badakigu gure ahotik sartzen ditugun elikagaiak nondik nora joaten diren GURE GORPUTZETIK ZEHAR. Hurrengo ikastunitatean berriz,  ikasiko dugu ze elikagaiak behar ditugun osasuntsu egoteko. Erosketak egitera joaten garenean konturatzen al gara zer erosten dugun?... Dieta egokia al dut?
Higienea zaintzen al dut? Ariketa fisikoa egiten al dut?.......
Hurrengo saioetan hitz egingo dugu guzti honi buruz.




domingo, 5 de octubre de 2014

ERREPASOA

Honez gero pila bat ikasi dugu Nutrizioari buruz. Baina aste honetan errepasatu egingo dugu guztia. Astelehenean, URRIAK 13, bakarkako lana egingo duzue gelan.
GOAZEN PRESTATZERA.
Klikatu  besterik ez duzu.
  1.  1. GALDEKETA
  2. 2. GALDEKETA
  3. APARATU DIGESTIBOA: Izenak idazteko irudia
  4. ARNAS-APARATUA: izenak idazteko irudia
  5. ZIRKULAZIO-APARATUA: Izenak idazteko irudia