martes, 9 de diciembre de 2014

lunes, 8 de diciembre de 2014

Lanera

Lanean hasteko prest?
 Orain guk aukeratutako animaliekin lanari ekingo diogu: informazioa, argazkiak, agian bideoren bat . Zer iruditzen?. Hemen adibide bat jarriko dut. Ondoren " animaliak" atalean klikatu eta talde bakoitzak bere plantilla aurkituko du taldean lana egiteko.

ANIMALIAK IKASTEN


sábado, 22 de noviembre de 2014

ANIMALIAK

Animalien gaiari hasiera eman diogu. Jarri dugu zer dakigun eta zein dugun  gure gustokoen. Hurrengo pausoa zer jakin nahi dugun animaliei buruz adostuko dugu eta talde bakoitzak animalia multzo bat aukeratuko du. Animalia bakoitzari buruz fitxa bat egingo duzue.
ANIMO ETA LANERA
.

jueves, 13 de noviembre de 2014

viernes, 7 de noviembre de 2014

jueves, 6 de noviembre de 2014

ERREPASOA

Gure errezetak martxan daude, Animatu eta ea dastatzen dugun baterenbat. Datorren astean KONTROLA egingo dugu eta hemen dituzue errepaso galderak eta test-a . IKUSI eta IKASI.

GALDETEGIA

TESTA


lunes, 3 de noviembre de 2014

GURE ERREZETAK

Orain gure errezeta osasuntsuak idatziko ditugu denen artean . Klikatu bakoitza bere kurtsoaren gainean eta idatzi dagokizuen lekuan.

 GURE ERREZETAK 4. A
 GURE ERREZETAK 4.B


martes, 28 de octubre de 2014

DIETA OSASUNGARRIA

Honez gero badakigu zer den dieta osaungarria . Ausartuko zinateke errezeta osasungarria asmatzen? Eta Kirola asko  egiten duen gizonezko (40 urte) batentzat MENU osasungarria?
ANIMATU eta astelehenean ikusiko ditugu.



Bestalde, amarekin edo aitarekin erosketak egitea joaten bazara fijatu zaitez zer jaki  sartzen dituzuen poltsan eta zerrenda bat egin.

martes, 21 de octubre de 2014

GALDERAK

Honezkero ikasi dugu zer den dieta , elikagaiak eta mantenugaiak. Ea gai zaren honako galdera hauek erantzuteko:

jueves, 16 de octubre de 2014

GURE MENUAK

Gogoratu aste honetan zehar apuntatu  egin behar duzuela egunero hartzen duzuen gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta afaria.
Hurrengo astelehenean aztertuko dugu denen artean ea NOLA ELIKATZEN garen.

domingo, 12 de octubre de 2014

Osasuna eta dieta

Honezkero, badakigu gure ahotik sartzen ditugun elikagaiak nondik nora joaten diren GURE GORPUTZETIK ZEHAR. Hurrengo ikastunitatean berriz,  ikasiko dugu ze elikagaiak behar ditugun osasuntsu egoteko. Erosketak egitera joaten garenean konturatzen al gara zer erosten dugun?... Dieta egokia al dut?
Higienea zaintzen al dut? Ariketa fisikoa egiten al dut?.......
Hurrengo saioetan hitz egingo dugu guzti honi buruz.




domingo, 5 de octubre de 2014

ERREPASOA

Honez gero pila bat ikasi dugu Nutrizioari buruz. Baina aste honetan errepasatu egingo dugu guztia. Astelehenean, URRIAK 13, bakarkako lana egingo duzue gelan.
GOAZEN PRESTATZERA.
Klikatu  besterik ez duzu.
  1.  1. GALDEKETA
  2. 2. GALDEKETA
  3. APARATU DIGESTIBOA: Izenak idazteko irudia
  4. ARNAS-APARATUA: izenak idazteko irudia
  5. ZIRKULAZIO-APARATUA: Izenak idazteko irudia

lunes, 29 de septiembre de 2014

GURE GORPUTZEKO GARRAIOBIDEA

ODOLAREN ZIRKULAZIOA

Ikasi dugu digestio aparatoa eta arnas aparatoa nola dauden osatuta.Elikagaiak eta oxigenoa gorputzean sartzen denean energiaz betetzen gara,  kirola egiteko, ikasteko.... Baina nor arduratuko da oxigenoa eta mantenugaiak gorputz osora garraiatzen? 

Hona hemen ODOLAREN funtzioa, goazen ikastea nola gertatzen den....

martes, 23 de septiembre de 2014

ARNAS APARATUA ZETARAKO DEN IKASIKO DUGU....ANIMO

Pentsatu galdera hauek eta talde bakoitzak aurkitzen duen erantzun zuzena. Eztabaidatu eta adostu zuen artean. ANIMO
  1. Zertarako behar dugu gizakiok oxigenoa?
  2. Egon al liteke pertsona bat guztiz itxita dagoen gela batean, betere airerik sartu ezin den gela batean? Zergatik?
  3. Zertarako balio du arnas-aparatuak?
ONDOREN KLIKATU 1. UNITATEAN GORAN ETA BIDEOREN BAT IKUSI AHAL IZANGO DUZU.

miércoles, 17 de septiembre de 2014

Hasiak gara lanean

EGIN BEHARREKO LANAK:

  • Digestioarekin ari garenez. Ikusi  1. unitateko aukeratutako bideoak.
  • Klikatu digestio(urdinez dago) hitzan eta hiztegi batetara eramango zaitu. Bertako hiztegia kopiatu koadernoan.
  • Honako galderak kopiatu eta erantzun:
    1. Zertarako balio du digestio-aparatuak?
    2. Elikagai batek zein bidaia egiten du gure gorputzean? Ordenatu zatiak:               
                                           hesteak-urdaila-uzkia-ahoa.
                                                        
                                                      ANIMO!!!!!
     

miércoles, 10 de septiembre de 2014

Blog hau sortu dugu 4. mailako ikasleekin batera osatu ahal izateko eta bertan 2014-2015 ikasturteko informazioa biltzeko.